×
×

Nortzuk garen

Nortzuk garen

Salsamendi Gestoria 1995. urtean sortu zen, enpresa-kudeaketaren arloko hainbat profesional elkartu zirenean.

Urteak joan, urteak etorri, gure inguruko enpresa txiki eta partikularrei kudeaketa integraleko zerbitzuak eskaini dizkiegu; batik bat, zergen, lanaren eta kontabilitatearen arloetan jarduten dugu, gestoria-zerbitzuak eskaintzeaz gain.

Gaur egun, goi-mailako bost profesionalek osatzen dute enpresa: teknikariak, Zuzenbidean lizentziadunak edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziadunak dira, eta urte hauetan guztietan esperientzia handia eskuratu dute, enpresa txikiekin kontaktuan eta lanean jardun ostean; halaber, prestakuntza jasotzen eta hobetzen ari dira etengabe. Horretaz gain, arrazoi geografikoengatik edo teknikoengatik kanpoko laguntza behar izanez gero, hitzartutako bulegoen sare bat ere badugu.

Gure lanean eta zerbitzuetan teknologia berriak txertatzen ditugu etengabe eta berrikuntza horietara egokitzen garenez, bezeroarekiko komunikazioa eta prozesuak hobetu egin ditugu; gainera, gure jarduera guztiek berme handiagoa ere lortu dute, segurtasunari eta datuak babesteari dagokienez.

Gure profesionalak Euskal Herriko Arduralaritza Arartekoren Elkargoko eta Ekonomisten Euskal Elkargoko kide dira, eta elkargokide izateak prestakuntzari eta erantzukizunari dagokienez ematen duen babesarekin, bezeroarekiko zerbitzuan kalitatearen eta zorroztasunaren bermeak indartzen dira.

Azken batean, gure helburua bezeroei zerbitzu hurbila, berritzailea eta profesionala eskaintzea izanik, helburu hori betetzeko sistemen, harremanen, giza taldeen eta materialen multzoa osatu dugu.