Zerbitzuak
Autonomoen altak eta enpresak sortzea
Aholkularitza eta kudeaketak enpresa txikiak sortzeko prozesuan eta autonomo nahiz enpresa txikien abiarazte-prozesu osoan.
Zure negozio-ideiaren ezaugarriak aztertuko ditugu elkarrekin, eta enpresa sortzeko modurik egokiena hautatzeaz gain, dagozkion izapideak egingo ditugu berehala.
Zerga-arloko eta kontabilitateko aholkularitza
Enpresa txiki eta autonomoen zerga-arloko eta kontabilitateko betebeharrak (BEZa, PFEZa, Sozietateak) kudeatzea.
Zerga-arloko aholkularitza eta kudeaketa partikularrentzat (Errenta Aitorpena, Ondarea, Atzerriko ondasunak...)
Laneko kudeaketa. Nominak / gizarte-aseguruak
Lan-arloko kudeaketa zuzeneko zerbitzuak enpresa eta autonomoentzat.
Hitzartutako bulegoekin batera lan egiten dugu hainbat arlotako gaiei aurre egiteko: lan-arloko jurisdikzioa, lan-arriskuen prebentzioa, lanbide-prestakuntza eta abar.
Ibilgailuen kudeaketa. Trafiko-zuzendaritza.
Gestoria Administratiboa. Ibilgailuekin DGTan eta Probintziako Trafikoko Buruzagitzetan egin beharreko edozein operazioren izapidetze-zerbitzua.
Eskriturak izapidetzea
Notarioaren bulegoan dokumentu publikoak sinatu osteko kudeaketa-zerbitzuak. Zerga-likidazioak, udal-gainbalioa, Jabetza edo Merkataritza Erregistroetan erregistratzea…
Errentamenduak, kontratuak, jaraunspenak
Errentamenduko, salerosketako eta dohaintzako kontratuak egitea eta aholkularitza ematea.
Lokal-errentamenduen nahitaezko zerga-kudeaketa.
Dokumentu pribatu edo publikoen bidezko jaraunspen-banaketen zerga-arloko eta erregistroko kudeaketa.
Patenteak eta markak erregistratzea
Hitzartutako bulegoekin lankidetzan jarduten dugu gai horretako aholkularitza eta kudeaketa eskaintzeko.
Marka-aukerak aztertzea, erregistratzea, eskubideak berritzea...