Autonomoen altak eta enpresak sortzea
Enpresa-proiektu bati ekitea, edo autonomo nahiz profesional txiki izanik jarduera bati hasiera ematea abentura kitzikagarria bezain konplexua da. Salsamendi Gestoria-Aholkularitzatik abentura horretan lagun zaitzakegu, honako zerbitzu hauek eskaintzen baititugu Errenterian:
- Bezeroaren egoera eta negozio-ideia aztertzea, aintzat hartu beharreko alderdiak (zergak, kotizazioa, lizentziak, marka eta abar) zeintzuk diren zehazteko.
- Enpresa mota egokiena zein den erabakitzea: autonomoa, ondasun-erkidegoa, merkataritza-sozietatea, kooperatiba…
- Autonomoen eta profesionalen kasuan, alta hartzeko izapideak berehalakoak dira, bide telematikoz egiten ditugu.
- Autonomoen eta profesionalen kasuan, alta hartzeko izapideak berehalakoak dira, bide telematikoz egiten ditugu.
- Zergak ordaintzeko eta kotizatzeko sistema egokienak hautatzea, ezaugarriak eta aukerak aintzat hartuta.
- Enpresak sortzeko laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazioa eta orientabidea ematea.
- Enpresaren aldizkako betebeharrei buruzko informazioa ematea eta horiek guztiak kudeatzea. Barne-kudeaketaren aukerak aztertzea eta, hala badagokio, zerbitzuak kanporatzeko aukera balioestea, dela Salsamendi Gestoriaren edo hitzartutako beste bulego baten bitartez.