Ibilgailuei buruzko txostenak
Erosi nahi duzun ibilgailuaren matrikula-zenbakiaren berri baduzu, hari buruzko txostena lortuko dugu eta, horri esker, aurreko titularraren eta transferentzien berri izateko aukera izango duzu, baita, eta HORI DA GARRANTZITSUENA, kargarik, zamarik, enbargorik eta kitatu gabeko finantziaziorik ba ote dagoen jakiteko aukera ere.
Bene-benetan gomendatzen dizugu txosten hori eska dezazula ibilgailua salerosteko edozein konpromiso hartu baino lehen.
Gure bulegora bertaratuz eska dezakezu zuzenean, edo bestela honekin batera doan inprimakia betez; azken kasu horretan, posta elektronikoz edo faxez jasoko duzu txostena.