×
×

Laneko kudeaketa. Nominak / gizarte-aseguruak

Laneko kudeaketa. Nominak / gizarte-aseguruak

  • Nominak eta gizarte-aseguruak kudeatzea.
  • Afiliazioa eta kotizazioa. Erregimen orokorra, autonomoak, nekazaritzakoa…
  • Aholkularitza eta lan-kontratuak egitea.
  • Laneko Ikuskatzailetzaren aurreko ordezkaritza hasierako fasean.
  • Aldi baterako ezintasunaren espedienteak. Mutualitateak.
  • Lan-istripuen espedienteak.
  • Laneko arriskuen prebentzioa eta osasuna zaintzea.
  • PFEZaren atxikipenak. Hiruhileko deklarazioak eta urteko laburpena.
  • Enpleguko BGAEetara eta pentsio-planetara ekarpenak egitea. GEROA, ELKARKIDETZA.

Errenteriako Salsamendi Gestoria-Aholkularitzako profesionalek indarreko lan-araudiari buruzko informazioa eta aholkularitza emango dizute, eta zure enpresarentzat konponbide egokienak eskainiko dizkizute.

Langilearen premiazko alta

Langilea lanean hasi aurretik altaren berri eman behar dela gogorarazi nahi dugu. Hori horrela izanik, alta-mugimendu oro bulego-ordutegiaren barruan jakinarazi behar zaigu. Ordutegi horretatik kanpo alta bat jakinarazteko premia larria sortuko balitz, arren, honako izapide hau egitea eskatzen dizuegu:

1/ Langilearen NANeko datu guztiak eta haren Gizarte Segurantzaren zenbakia Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrera bidali behar dira faxez (943297534 zenbakira), edo emailez (gipuzkoa.administracion1.tgss@seg-social.es); datu horietaz gain, langilea zein egun eta ordutan hasiko den lanean adierazi behar da, baita enpresaren Kotizazio Kontuaren Kodea ere (edozein nominatan aurkituko duzu).

2/ Faxa edo emaila bidali izanaren frogagiria gehituta, bidali mesedez aurreko dokumentazio guztia gure faxera (943523251 zenbakia) edo gure helbide elektronikora (gestoria@gestoriasalsamendi.com), edo bestela, Errenteriako Salsamendi Gestoria-Aholkularitzaren bulegora ekarri zuzenean, alta-izapidea lehenbailehen berrets dezagun.