×
×

Zerga-arloko eta kontabilitateko aholkularitza

Zerga-arloko eta kontabilitateko aholkularitza

Zerga-araudia etengabe aldatzen denez, enpresek erne egon behar izaten dute Zerga Administrazioarekiko betebeharrak egoki betetzeko.

Zerga-plangintza egokia izatea lagungarri izango zaigu gure kudeaketa-prozesua behar bezala burutzeko.

SALSAMENDI GESTORIA-AHOLKULARITZAk honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkizu Errenterian:

Zerga arloan

  • Zerga-arloko kudeaketaren plangintza egitea.
  • Zergak aurkeztea:

    • Errenta.
    • BEZa.
    • Ondare-eskualdaketak eta Egintza Juridiko Dokumentatuak.
    • Ondorengotzak eta Dohaintzak.
    • Zerga bereziak.
    • Atxikipenak.
    • Ondasun eta eskubideak atzerrian.
    • Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga.
    • Ez-egoiliarrak.
  • Errekurtsoak eta erreklamazioak.
  • Ordainketak geroratzea eta zatikatzea.
  • BEZaren itzulketa-espedienteak.

Kontabilitatearen arloan

  • Kontabilitatea eramatea, aztertzea eta ixtea.
  • Liburu ofizialak prestatzea eta legeztatzea.
  • Urteko kontuak egitea eta Merkataritza Erregistroan aurkeztea.
  • Kontuen plana Kontabilitate Plan Orokorraren arabera sortzea, egokitzea eta aztertzea.
  • Kontuak bateratzea.